|
|

SARABE
edo JENTILEN SUKALDEA gaztelua Aiztondo edo Laieneko haitzaren
mendebaldean (708 metro i.m.g.) kokatzen da, Gaztelako edo Sukaldeko
Haitza izenekoa ere.
|
Sarabe,
bestalde, XIV. mendean baztertutako herri bat zen haitzetik gertu, egun
izen bereko baserri bat eta Aitziberko baseliza daude, lekukoak direnak.
Jentilei buruzko aipamenak eta kondairak ugariak dira, haitz horretan
bertan eta Laieneko haitzeko mendebaldeko muturrean, Jentileio izeneko
zuloaren inguruan. Baita ere Aitziber eta Sarobeko haitzetan.
|
Gizakiak haitzean eginiko lanak, sarbidearen harmailaz gain, Jentilen
Sukaldea izeneko leize-tunel bat (4,40 metro luze, 2,15 metro
zabal eta 2 metro gehieneko garaiera) eta Jentilen Gela deitutako
zulo angelu zuzen bat (3,20 x 2,15 metro luze-zabal eta 2,50 metroko
sakonera, batez beste) dira. Aterpe eta patina egotzi zaie, hurrenez
hurren.
|
|
 |
Aurrekari
guzti horrekin Jose Maria Satrustegik 1971.an indusi zituen bi toki
horiek eta behealdeak, Urdiaingo gazte talde batekin. Jasotakoa aditu
berezituek aztertu zituzten: XII eta XIII. mendetako lau txanpon, hezur
zatiak (jakien kondartzat joak), burdinazko gezi puntak, iltzeak, zeramikak,
teilak, gerriko belarriak
Talaia
paregabea, Gaztelako Haitzetik Altsasu eta Arabako Lautadarako bideak
behatzen dira, baita dagoeneko Gipuzkoa dagoen Gazteluberri mendia,
izen bereko gazteluaren kokalekua. Bestalde, mendebaldetik zihoan Urbasatik
zetorren galtzada, Gipuzkoarako bidean Bernoa mendatetik barna. Zaintza
horretan egon daiteke bertako eraikinaren egitekoa.
 |
Toponimoa,
balizko patinaren tamaina eta indusitako gauzak eta euren kopurua
eta datazioa ikusita, goialdean zegoena talai huts baino gehiago
izango zela adierazten dute, ziurrenik gaztelu bat. Oraingoz aurkitu
gabe dagoen Irurita gaztelua izan daiteke hau, Rodrigo Ximenez de
Radak aipatua gaztelarrek eskuratutakoen artean 1200. urtean eta
berriro nafarren esku, XV. mendearen hasieran baztertua. |
|